CHRIS RIDDEL: "ADA GOTH ETA SAGU MAMUA" (IBAIZABAL)

Maxixatzen.eus 2014ko uzt. 1a, 07:34

Ibaizabal

XVIII. mende amaierako neskatila ingeles baten abentura gotikoak jasotzen ditu Ibaizabal argitaletxeak argitaratutako "Ada Goth eta sagu mamua" haur eta gazteentzako eleberri ederrak.

Eta ederra da, istorioak duen edertasunaz gain,  Chris Riddell egilea ilustraziogile liluragarria delako, narrazioa marrazki zuri-beltzez ere xeheki egiten duelako, han-hemen ustekabeko barregarriak dituelako sarri, liburuaren bukaeran sagu mamuaren istorioa bertsotan duen liburuxka  aparta daukalako, eta, azkenik, Aitor Arana idazleak berealdiko itzulpen lana egin duelako.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide