AURTENGO ANDRAMAIXETAKO KARTEL LEHIAKETA

Maxixatzen.eus 2014ko eka. 20a, 11:52

Mikel Zengotita

Ekainaren 25ean zabalduko da Andramaxetako kartel lehiaketaren hirugarren edizioa, eta lanak entregatzeko epeak uztailaren 1era arte iraungo du.

Edozeinek parte hartu ahal izango du lan banarekin, edozein teknika edo material erabilita, 350 mm zabal eta 500 mm altuko neurrian. Aldez aurretik argitaratu gabeko kartelak sinatu gabe aurkeztu beharko dira, aparteko kartazal batean egilearen honako datuekin: izen-abizenak, jaiotze data, NA zenbakia, herria, helbidea, telefonoa eta e-posta. Lanak helbide honetan aurkeztuko dira:  Azkoitiko Udala-Kultura saila  Herriko plaza Z/G, 20720 Azkoitia.  Jasotako lan guztiak erregistratu egingo dira.

Ez da onartuko gizonezko eta emakumezkoen arteko berdintasuna eta herritarren aniztasuna errespetatzen ez duen lanik. Aldiz, bi printzipio horiek sustatzen dituzten lanak bereziki baloratuko dira.

Azkoitiko Udalak aditu talde bat izendatuko du epaimahairako, eta herritarrek ere botoa emana ahal izango dute, uztailaren 12 eta 13an egingo den kartelen erakusketan, Elkargunean, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.

Irabazleak 200 euroko saria jasoko du, eta haren kartelak iragarriko du festetako programa.  Hortik aurrera, Azkoitiko Udala izango da saritutako lanaren jabe.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide