GAZTIEN HERRIXE: AZKEN AFARI TOPAKETA GAUR

Maxixatzen.eus 2014ko eka. 20a, 04:35

Azken afari topaketa

Gaztien Herrixe moiu ipurdixe partaidetza prozesuaren azkeneko afari topaketa gaur, ekainak 20, izango da 19:00etan Elkargunean, gazteek Udalari egin zizkioten proposamenak egokien nola bideratu aztertzeko.

Udaleko ordezkariek gazteek egindako proposamenak aztertuta, udalaren eguneroko jardun eta politiketan txertatzeko zehaztu egin behar dira orain. Ostiraleko bileran Udalak egindako proposamenak eta beste aukera batzuk aztertuko dituzte gazteek.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide