HEMENBUY.COM: HERRIKO DENDAK INTERNETEN IRAILEAN

Maxixatzen.eus 2014ko eka. 17a, 06:15

Herrian on-line erosteko

Iraurgi Berritzenek interneten beren salgaiak eskaintzeko aukera jarri die eskura bailarako dendariei, Elkarmedia enpresaren bitartekotzaz. Hemenbuy.com on-line azoka sortuta, Azkoitia eta Azpeitiko saltokiek denda birtuala garatu ahal izango dute, Azkoitia eta Azpeitiko udalen diru-laguntzen bidez.

Iraurgi Berritzenek plataforma kudeatu eta dendariei laguntzeko teknikari bat izango du, eta harremanetarako 636 298 520 telefonora deitu edo eazkune@iraurgiberritzen.net helbidera mezua bidaltzea komeni da.

Plataforma garatzerakoan, honako irizpideak izan ditu aintzat Elkarmediak: hainbat dendarik osatutako plataforma osatzea, erosleari eskaintza zabala egitea, merkatarientzako erabilerraza izatea eta kudeatzaile batek erraz egokitu eta dinamizatzeko modukoa izatea.

Oraingoz, plataforman ahalik eta denda gehien elkartzea da helburua, eta, behin dendak sartuta, erosleentzako irail alderako abian izatea nahi dute.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide