BIGOTERIK GABEA: "RISE AND SHINE" MUSIKALA

Maxixatzen.eus 2014ko eka. 12a, 05:11

Ostiralean eta igandean

Antzerki musikalarekin datozkigu oraingoan Bigoterik Gabea antzerki taldeko gazteak: "Rise and shine".

Bestelako lanak taularatu ondoren, Xabier Barquero eta Kari Alberdiren gidaritzapean, musika eta antzerkia, euskara eta ingelesa uztartzen dituen lanaren bi emanaldi egingo dituzte asteburuan Baztartxon.

Gaur izango da lehenengo saioa, 22:00etan eta igandean bigarrena, 18:00etan.

Emanaldietarako sarrerak udaletxeko Kultura sailean eta Etxe-Aitz tabernan eros daitezke, 3 euroan, eta saio aurretik ere salduko dituzte Baztartxoko leihatilan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide