IRAURGI BERRITZEN: MIKROENPRESA ETA ENPRESA TXIKIENTZAKO OHARRA

Maxixatzen.eus 2014ko eka. 9a, 14:44

Bilera 17an

Datorren ekainaren 17anEnpresa bezeroarengana eta emaitzetara bideratu” izenarekin, lan bilera antolatu du Iraurgi Berritzenek Intsausti jauregian 09:00etatik 14:00etara.

Salerosketa arloan sakontzeko helburuarekin, eskualdeko mikroenpresa eta enpresa txikietako arduradun eta nagusiekin elkartuko dira, egunerokoan bezeroei bideratuta egoteko, enpresa lorpenera bideratzeko eta bezeroekin komunikazioa hobetzeko, jarrera eta gaitasun gakoak ezagutu eta landuz.

Horretaz gain, enpresa baten esperientzia ezagutuko dute, balore horiek landuz sektoreko enpresa erreferente moduan kokatzea, aurreratzea eta eraldatzea. Eta aldi berean, enpresan eguneroko arazo egiazko oinarrituta esperientziak partekatuko dira.

Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko 943851100 telefonoan edo honako helbide honetan mikropyme@iraurgilantzen.net.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide