XABIER MUNIBE IKASTOLA: IKASTAROA EUSKARAREN TRANSMISIOAZ

Maxixatzen.eus 2014ko eka. 4a, 07:01

IRALEko ikastaroa

Euskararen transmisioak kezkatuta, Xabier Munibe ikastolako irakasleek IRALEko H 409 ikastaroa egin dute. Hona hemen Ixabel Jauregi irakasleak eskaini digun informazioa:

Urtero bezala, etengabeko formazioaren baitan eta Hizkuntza Normalkuntzako planaren eskutik, aurten ere ikastaroa egin dute irakasleek. Aurtengoan, etxe eta eskola bidezko transmisioaz aritu zaie Iñaki Eizmendi EBTko aditua.

Ikastaro hori aukeratzeko zio nagusia Maxixatzen elkartearen ikerketak Azkoitian,  herri euskalduna izanik, euskararen egoeran “pitzadurak “ ikusi izana da. Ikastaroan, pitzadura hori areagotu ez dadin, guraso eta ikasleengan nola eragin dezaketen aztertzen saiatu dira, gustura saiatu ere!

Motibazio ontzia izenburupean, euskararekiko jarrerak lantzeko proposamena egin zien irakasleei. Adibide gisa, honako atalak jorratu zituzten Iñaki Eizmendirekin:

1.- Zergatik landu horrelako proiektu bat?

2.- Abiapuntua

2.1.- Hizkuntzarekin harremana

2.2.- Erabileran eragiten duten faktoreak

3.- Aukeratu diren faktoreak

3.1- Kokatzeko oharrak

3.2.- Aukeratu diren faktoreak

4.- Jarrerak landu ditzaketen eragileak

5.- Irakasleen bidez faktoreetan eragiteko jarduerak

5.1- Hizkuntza-gaitasuna: hizkera informala

5.2.- Ingurune hurbila

5.3.- Identitate kolektiboa

5.4.- Pertsona eta talde erreferenteak

5.5.- Harreman sareetako hizkuntza-arauak

5.6.- Hizkuntzarekiko gizarte pertzepzioa

5.7.- Egoera soziolinguistikoarekiko gizarte pertzepzioa

5.8.- Kontsumo eskaintza

6.- Gurasoengan eragitea

6.1.- Kokatzea

6.3.- Bileretarako gidoia eta esku-orriak

6.3.- Kezkak erantzutea: Nola lagundu eskolako lanekin?

6.4.- Etorkinei begirako esku-orria

7.- Gazteak eragile

8.- Herriko eragileekin elkarlana

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide