AZKOITIA-AZPEITIA MARATOI ERDIA, MUNDUKO ONENEN ARTEAN

Maxixatzen.eus 2014ko mai. 30a, 09:35

Errepideko 11.

ALL ATHLETICS erakundeak 2014ko errepideko lasterketen zerrenda eguneratu ostean, AZKOITIA-AZPEITIA maratoi erdia 11. postuan kokatu du munduko proba ofizialetan. 5824 puntu lortu ditu gure eskualdeko lasterketak, New Yorkeko maratoi erdiak baino 15 puntu gutxiago eta Prahako maratoi erdiak baino 7 puntu gehiago.

Antolatzaileek lorpen handitzat hartu dute aitortza hori, eta uste dute lana ondo egin ezkero, emaitzak iritsi egiten direla. Bestalde, AZKOITIA-AZPEITIA maratoi erdia sortu zuen lan taldea eta urtez urte probari babesa eman dioten guztiak goraipatu eta zoriondu nahi izan dituzte.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide