MATADEIKO ANTZERKI JARDUNALDIXEN AGURREKOA: STEREO + EGUZKILORE

Maxixatzen.eus 2014ko mai. 30a, 06:39

"Stereo" eta "Eguzkilore"

Igandean hasiko da ekaina eta bukatuko dira Matadeiko V. Antzerki Jardunaldixek, saio bikoitzarekin:

Batetik, Miren Gaztañagak sortu, zuzendu eta eszenaratutako “Stereo”, eta bestetik, Ana Arenas eta Erika Olaizolak mamitu eta gorpuztutako "Eguzkilore".

Dantza-antzerkia da “Stereo”, besteak beste, maskulinotasuna eta feminitatearen irakurketetan oinarrituta.

"Eguzkilore" lanean, berriz, bi narratzaile izango ditugu, pertsonaia bat, geure burua erakutsiko digun ispilu, beharbada.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide