ALBERTO ELOSEGI ETA ION ANDREU IKERLARIEN AURKIKUNTZA

Maxixatzen.eus 2014ko mai. 29a, 10:47

Ion Andreu eta Alberto Elosegi ikerlariak

Ikerlari talde batek bularreko minbizi-zelulek gogortutako ehunera itsasteko erabiltzen duten mekanismoa deskribatu du, eta Ion Andreu azkoitiarra talde horretan dago Alberto Elosegirekin batera.

'Nature Materials' aldizkari entzutetsuaren azalean irtengo da albistea, eta bularreko minbizia prebenitu edo atzeratzeko balioko du.

Ion Andreu Tecnun-eko material ingeniaria eta CEIT-IK4-ko doktoretzako ikaslea da, Reyes Elizalde doktorearen zuzendaritzapean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide