#SARETU LEHIAKETA: TXIO BAT, UDAKO IKASTARO BAT

Maxixatzen.eus 2014ko mai. 28a, 06:30

@saretu                                                                                        UEUren lehiaketa Twitterren

#SARETU lehiaketa abiarazi du UEUk Twitterren, aurtengo 42. Udako Ikastaroen leloarekin jolas eginez, txioak kateatuta, sare bat osatzeko helburuarekin. Ostiralean amaituko da lehiaketa.

Parte hartzeko nahi adina txio bidal daitezke, haietan zure twitterreko kontaktu bati mezu bat bidaltzerakoan Udako Ikastaro bat aipatuz.

Hiru elementu dira ezinbestekoak:

  • Lagunari aipatzen diozun ikastaroaren izenburua, izenburuaren laburdura edo aipamena.
  • Udako Ikastaroen web gunerako lotura orokorra (www.ueu.org/udako-ikastaroak) edo aipatzen duzun ikastaroaren lotura. Loturak laburtzeko helbideak onartuko dira.
  • #saretu traola

Parte hartu duen mezu bakoitzak zenbaki bat izango du, eta zozketa egingo dute ekainaren 2an zenbaki horien artean Random aplikazioaren bidez.

Saria: UEUren Udako Ikastaro baten matrikula DOAN.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide