OLATZ ARANGURENEK ESKURATU DU MATADEIKO BEKA

Maxixatzen.eus 2014ko mai. 15a, 07:32

Aranguren udalekoekin

Herriko historia jasotzeko liburu bat sortzeko beka jarri zuen abian Udalak otsailean, Matadeiko eraikinak 100 urte bete dituela gogoan hartuta. Izen handirik gabeko herritarren historia jasotzeko aurkeztutako proiektuen artean, Olatz Arangurenek aurkeztutakoa aukeratu dute azkenean Amagoia Gurrutxaga, Jose Luis Otamendi eta Imanol Mujika epaimahaikideek.

Hiru ardatz nagusi izango ditu proiektuak: batetik, Matadeixek eta herritarrek 100 urtean izan duten harremana jasoko du, batetik, mende honetan Azkoitian izandako aldaketa sozio-ekonomikoak aztertuko ditu, bestetik, eta azkenik, azken hamarkadetan Matadeixek eragile kultural eta asanblario gisa izan duen bilakaera ere bilduko du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide