UDABERRIKO MUSIKALDIA HASI DA

Maxixatzen.eus 2014ko mai. 11a, 06:00

Santa Kutzen maiatzean

Hila bukatu bitarte, aurten ere Udaberriko musikaldia izango da Santa Kutzeko komentuan zapatuero 18:30ean.

Lau emanaldietan eskaintza zabala izango da, eta bertaratu nahi duenak autobusa izango du aukeran, doan, 18:00etan Eroski txiki aurrean.

Hona hemen egitarau osoa:

-Maiatzak 10: Orquesta de Camara de Empordà, Carles Coll zuzendariarekin.

-Maiatzak 17: Sigma Proyect, saxofoi laukotea.

-Maiatzak 24: José Hernández Pastor, contratenorra eta Manuel Minguillon, archilauda.

-Maiatzak 31: Kaabestri Ensemble eta  Landarbaso Abesbatza,  Iñaki Tolaretxipi zuzendariarekin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide