ANAITASUNA M.B.: PIOLETAK ETA KRANPOIAK ESKURA

Maxixatzen.eus 2014ko api. 21a, 19:35

Materiala eskura

Joan den abenduan egindako bileran bazkideek adostu zutenaren arabera, dagoeneko eskuragarri dago Anaitasuna MB-ko materiala. 4 piolet eta 4 kranpoi pare daude guztira bazkideek nahi dutenean erabil ditzaten.

Doan erabili ahal izango da materiala, fidantza bat uztearen truke. Materiala itzulitakoan itzuliko da fidantza ere.

e-posta: anaitasunamb@hotmail.com

Web orria: http://www.anaitasunamb.org

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide