XABIER MUNIBE ETA UROLA IKASTOLAKOAK ERREZILEN

Maxixatzen.eus 2014ko api. 11a, 06:33

Ikastolak elkarrekin-1

Ikastetxeetako Hizkuntza Normalkuntzako proiektuaren baitan, bertso, abesti eta dantza emanaldia eskaini zuten joan den asteazkenean Xabier Munibe eta Urola Ikastolakoek Errezilgo San Martin eskolan. Hara hemen parte hartzaileen testigantza:

 Urtero lez, udaberrian hiru ikastetxekoak elkartzen gara,giro jatorrean, Gipuzkoako txokorik paregabeenean. Abegikortasunez hartzen gaituzte. Bertako ikasleek ere eskaintzen dizkigute bertsoak eta abestiak. Hiru herritakoak biltzen gara euskararen normalizazioa bultzatuz.

EGITARAUA

1. XABIER MUNIBE IKASTOLAKO LHKO BERTSO ESKOLAKOAK: Asmakizunak koplatan.

Ikastolak elkarrekin-2

2. XABIER MUNIBE IKASTOLAKO DBHren KANTAGINTZA

3. XABIER MUNIBE IKASTOLAKO DBHKO BERTSO ESKOLAKOAK: Antzerkia bertsotan, “Munduko gaiak” lemapean.

4. DBHKO KANTA TALDEKOAK: “Axuri beltza” dantza abestua.

Ikastolak elkarrekin-3

5. AZKOITIARREN AGURRA BERTSOTAN

6. UROLA IKASTOLAKOAK:

• KANTAGINTZA TALDEEK zenbait abesti KARAOKE modura:

o KUPELA taldearen ERREZIL abestia.

o VENDETTA taldearen EKAINAK 24 abestia.

Ikastolak elkarrekin-4

o EGURRA ETA KITTO taldearen HELDU GOGOR BESOTIK abestia.

o CUP SONG delako abestia euskaratutako EUSKARA DA EUSKALERRI abestia.

• TRIKITILARI taldearen KALEJIRA.

6. SAN MARTIN ESKOLAKOEN SAIOA

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide