Azkoitia Lantzen ikertzeko instrukzioetan agertuko da Udala

Maxixatzen.eus 2014ko api. 8a, 16:40

Azkoitia Lantzeneko kontuak

Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak Azkoitiko Udaleko 2010eko kontuak eta Azkoitia Lantzenen aurreko agintaldietan egindako hirigintza jarduera ikertu ondoren, 2010eko Fiskalizazio Txostena atera zuen iaz.

Hainbat irregulartasun antzeman zituen bertan Azkoitia Lantzenen inguruan.

Horren ondorioz, ofizioz, bi ikerketa zabaldu dira epaitegi banatan:

? Batetik, Espainiako Kontu ikuskaritzak instrukzio bat zabaldu zuen azaroan Azkoitia Lantzeneko arduradunek egindako hainbat eragiketa ikertzeko; Txalon Errekako 9.1 eta 10.1 partzeletan egindako salerosketak, “irregulartasun zantzuak” ikusi dituelako.

? Fiskalak eskatuta, Azpeitiko epaitegia ere ari da aipatutako salerosketa horiek ikertzen, “fondo publikoak bidegabe erabiltzearen seinaleak, iruzurrarenak eta dokumentu faltsutzearenak” aipatuta.

Horren aurrean, Azkoitiko Udal gobernuak ikerketa erabat argitzeko beharrezko pausoak ematea erabaki du:

? Aipatutako bi kausetan pertsonatzea erabaki du udal gobernuak. Horretarako, hil honetan bertan egingo diren bi udalbatzatan aurkeztuko du instrukzio horietan pertsonatzeko proposamena, gainerako alderdiek onar dezaten.

? Datorren apirilaren 22an, Udala Madrilera deituta dago Espainiako Kontu Ikuskaritzaren aurrera.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide