MINTZALAGUN: PATATA TORTILLA LEHIAKETA

Maxixatzen.eus 2014ko api. 8a, 16:18

Lehiaketa

Gaurkoa da AEK-Mintzalagun programako mintzakideentzako antolatutako patata tortilla lehiaketan izena emateko azkeneko eguna.

Parte hartzeko asmoa baduzu, deitu AEKra: 943 15 10 89 / 607 612 697 ala idatzi mezua oihana-e@aek.org e-postara.

Ostiralean, apirilak 11, izango da lehiaketa Kontzejupean 19:00etatik 21:00etara bitartean, eta bukatutakoan afari-merienda izango da bertan.

Honako hauek dira lehiaketari buruz jakin beharrekoak:

• Etxetik ekarri beharrekoa: zartagina, ontzia, mahai-tresnak eta platerak.

• Bertan egongo dira oinarrizko osagai guztiak.

• Tortilla egiteko 45 minutu izango dira.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide