EUSKARA ZERBITZUKO DIRU LAGUNTZAK ESKATZEKO EPEA ZABALIK

Maxixatzen.eus 2014ko api. 7a, 10:38

Diru-laguntzak

Dagoeneko eska daitezke Udaleko euskara zerbitzuek ematen dituzten diru-laguntzak.

Honako diru-laguntza hauek eskaintzen ditu Udalak: ohiko euskara jarduerak bideratzeko; euskara ikasteko; ida ikastaroetarako; errotulua euskaraz jartzeko; irudi korporatiboa euskaratzeko; web orria euskaraz sortzeko; programa informatikoak euskaraz jartzeko eta euskara jarduera puntualetarako. Diru-laguntza horietako bakoitzak eskatzeko epe ezberdinak dituzte, eta hemen dituzue kontsultagai.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide