OSTALARIENTZAKO TOPAKETA ETA MUSIKAGUNE BERRIA

Maxixatzen.eus 2014ko api. 1a, 10:20

Bi ohar

Urola Gustagarri ekimenaren baitan, eskualdeko ostalarientzako topaketa antolatu dute Iraurgi Berritzenek eta Urkomek apirilaren 8an, asteartean, 18:00etan LarraƱaga Hotel-jatetxean. Sektoreko jatetxe, taberna, hotel, eta abarri bertako produktuen eta ekoizleen lana ezagutaraztea da helburua.

Urkaiko kooperatibak (Urola Kostako ganaduzaleen kooperatiba) eta Ardi gazta elkarteek produktu katalogoak aurkeztuko dituzte, eta, bukatzeko, produktu dastaketa izango da. Aldez aurretik eman behar da izena hemen, ostirala baino lehen: Iraurgi Lantzen S.A. (Turismoa) 943 851100 /URKOME 943 816500

Bestalde, Musika eskola, herriko bandak eta herriko hainbat musika talde elkartuko dituen Musikagunea egokitzeko lanak egiteko lizitazioa iragan astean atera zuen Udalak, eta proiektuak aurkezteko azken eguna apirilaren 22a izango da. Proposamenak aztertu eta egokiena aukeratzen dutenean, obrak hasiko ditu aukeratutako enpresak. Ondo bidean, gune berria abendurako eginda egotea espero du Udalak, Musika eskolak, bandak eta musika taldeek leku aldatzea Gabonetan egin ahal izan dezaten, eta datorren urterako gune berria martxan egon dadin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide