TAILERRAK MATADEIXEN: SENDABELARRAK ETA KOADERNAKETA

Maxixatzen.eus 2014ko mar. 17a, 11:06

 

Tailerrak Matadeixen

Matadero Ekintzak taldeak bi tailer antolatu ditu udaberrirako.

Bata, martxoaren 22an eta 29an eta apirilaren 5ean, guztiak ere larunbatez, Erdoiztako Aztiak SENDABELAR TAILERRA emango du, goizeko 10etan beti ere.

Martxoak 22

Matadeittik Erdoizta txangoa, bertan senda belarrak jaso eta bakoitza zertako den adieraziko da. Ondoren, bazkaria izango da Matadeixen. Eraman beharrekoak: otarra bat eta koadernotxo bat.

Martxoak 29

Aurreko egunean jasotako belarrekin ukenduak eta hortzetako pasta egingo dira Matadeixen.

Apirilak 5

Xaboiak nola egin erakutsiko da Matadeixen.

Beste alde batetik, KOADERNATZE TAILERRA emango du Leire Arenasek, oraindik zehazteke dauden egunetan.

 

Izena emateko, utzi erantzun bat helbide honetan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide