"UROLA GUSTAGARRI" EKIMENAREN AURKEZPENA

Maxixatzen.eus 2014ko mar. 8a, 20:54

Urola gustagarri ekimena

Joan den ostiralean izan zen Urola gustagarri ekimenaren aurkezpena Azpeitiko Sanagustinen.

BERTAKOAri balioa emanez sortutako aisialdi eta turismorako eskaintza da Urola gustagarri.

Urtean zehar, hainbat arotan antolatuko dituzte saioak, gure bailara bisitatu eta ezagutzeko motibo erakargarriak sortzeko.

Turismo jardueraren bidez, BERTAKOAren inguruan eta BERTAKOAri balorea emateko aktibitate ekonomikoa sortzea da azken helburua.

IRAURGI BERRITZEN (Urola Erdiko Garapen Agentzia) eta URKOMEren (Urola Kostako Landa Garapen Elkartea) ekimenez eta Urola Erdiko lehen eta hirugarren sektoretako hainbat eragileren parte hartzearekin ostiralean hasi zen Urola gustagarriren lehen ekitaldia, eta apirilaren 27ra arte iraungo du.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide