AUZOKO: ASTEKO KRONIKA

Maxixatzen.eus 2014ko mar. 7a, 14:34

Tea inauterietan- AUZOKO

 

Astelehenean, erosketak egin genituen eta jendeari deialdia egin genion tea hartzera etortzeko. Talde ederra elkartu ginen! Joan den astean UNESCO etxeak antolatutako sormen jolasak erabili genituen, eta argazkietan jaso genuen saioa.

Emakumeen eguneko prentsaurrekoan izan ginen bi Auzokoko kide. Gaur festara joango gara, eta ondo pasatzea espero dugu. Auzoko eguna dela eta, ideia batzuk lantzen ari gara Itsaso eta biok. Bergaran izango da aurten,maiatzaren 25ean seguru asko.

IPAKA bilerarako senegaldar eta pakistandarrekin hitzordua jarrita genuen arren, azkenean atzeratu egin zen. Orduan, sahararrekin izan nintzen, Itsasok eskatutako esaldi batzuk hassanierara itzultzen. Gaur bidaliko dizkiogu.

Pakistandarrekin Kontrako Eztarrixe irratirako saioa prestatzen ari gara. Abestiak aukeratu genituen, baina urdueratik euskaratu egin behar ditugu, hurrengo asteartean irratsaioa grabatzeko.

Ondo pasa!

 

Tere Aldalur

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide