AUZOKO: OTSAILEKO AZKEN ASTEA

Maxixatzen.eus 2014ko mar. 3a, 06:31

Otsailaren 24ko saioa

 

Saioak martxan daude jadanik, 8 lagun inguru biltzen gara, bai emakume eta bai gizon.

Saioaren ondoren, Kontrako Eztarrixe irratikoekin elkartu gara Pakistani buruzko saioa noiz egin erabakitzeko.

Uemaren aurkezpenean izan ginen, eta Leioan ere izan ginen ostegunean, UNESCO etxeak emandako aniztasun sormen jolasen formakuntza ekitaldietan.

 

Lagunarteko giroan

Bestalde, Olga berdintasun teknikariarekin ere  hitz egin dugu, datorren emakumeen festa dela eta, zer egin dezakegun adosteko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide