KOLDARRAK ANTZERKI TALDEA, IGANDEAN MATADEIXEN

Maxixatzen.eus 2014ko ots. 21a, 10:18

Datorren igandean, hilak 23, Azkoitiko Koldarrak antzerki taldea izango da, Matadeiko V. Antzerki Jardunaldixetan, Koldo Campos taldekidearen Izan bedi emakumea lanarekin, 19:00etan.

Elkarrizketa Alberto AgirrebeƱari

Koldarrak taldeko antzezlea da Alberto AgirrebeƱa, eta elkarrizketa egin diogu:

-Dagoeneko hainbat emanaldi egin dituzue Izan bedi emakumea lanarekin. Zer moduzko harrera izan duzue?

-Antzezlanak harrera ona izan du. Lan ona da, eta emakumearen problematika lantzen du, gizartearen eta elizaren kritikan murgiltzen

dena.

-Baztartxon dagoeneko emana duzue lan hau. Zer moduzko agertokia iruditzen zaizu Matadeikoa zuentzat?

-Matadeikoa ilusio haundiz hartu dugu. Iruditzen zait, Azkoitian bi emanaldi izan arren, gune desberdinak direla, baina Matadeixek xarma berezia du.

-Nolatan hasi zinen antzezle lanetan? Hasieratik al zaude Koldarrak antzerki taldean?

-Jolas bat bezala hasi zen. Egun batean, Koldo agertu zen, eta ea jolas egitea gustatzen zitzaidan galdetu zidan, eta proposamena egin., Lehenengo erantzuna ezezkoa izan zen; horixe bakarrik falta zitzaidan herrian bertsoak jartzeko. Gerora, besteak nortzuk izango ziren aurkeztu zidan, eta probatzea erabaki nuen.

Egia esan, ez nuen sekula pentsatu noizbait taula gainean izango nintzenik. Koldarrak da nire lehenengo esperientzia.

-Zer iritzi duzu oro har Matadeiko Antzerki Jardunaldixei buruz?

-Bosgarren urtea da Matadeiko antzokian emanaldiak izaten direla. Lan ona egiten ari dira antzerkia suspertzen, eta bertan parte hartzea ohore bat da niretzako behintzat.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide