IRAURGI BERRITZEN: MAKINEN RENOVE PLANA ESKUALDEKO ENPRESENTZAT

Maxixatzen.eus 2014ko ots. 20a, 06:14

                     Makinentzako Renove plana

Hemendik aurrera, eskualdeko enpresek aukera ona izango dute makina berriak erosteko, ehuneko bat diruz lagunduta izango dutelako. Hona hemen horretarako baldintzak:

-Makinaren eskaera 2014ko datarekin eginda izan beharko da, eta Renove eskaera egiteko  unean %10 ordainduta.

- Eskaera telematikoki egin behar da.

- Eskatzaileek 12 hilabete izango dituzte makinaria ipintzeko eta beste 3 hilabete likidazioa eskatzeko. Ikuskaritza lanak OSALANek egingo ditu, makina instalatuta dagoela egiaztatzeko.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide