AUZOKO PROGRAMA ABIAN. ZATOZ!

Maxixatzen.eus 2014ko ots. 14a, 14:16

Auzoko, euskaraz ez dakitenak euskal kulturara erakartzeko programa, abian da

http://www.youtube.com/watch?v=9byLYFREOk0&feature=player_detailpage

Euskal Herriko sei herri eta auzotan proiektu pilotuak martxan jarri ditugu, herritarren arteko topaguneak bultzatuz.

Auzoko lagun taldeak osatu ditugu, bi profil aurreikusiz: Auzotarrak, egunerokoan euskaraz aritzen diren herritarrak, eta Auzokideak, euskaraz ez dakiten herritarrak.

Euskararekin jolas eginez eta ludikotasunaren bitartez, euskaraz ez dakiena euskarara hurbildu nahi da, eta bestetik hizkuntza desberdinetako herritarrak harremanetan jarri nahi dira.

Elkargunean astelehenetan 18:00etatik 20:00etara, anima zaitez!

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide