ZORION ETXE HONTAKO DENOI!

Maxixatzen.eus 2014ko ots. 4a, 06:52

Eskea Ibarrangelun, 1955ean

 

 

Zorion etxe hontako denoi!

Oles egitera gatoz,

aterik ate ohitura zaharra

aurten berritzeko asmoz.

Ez gaude oso aberats diruz,

ezta ere oinetakoz.

Baina eztarriz sano gabiltza,

ta kanta nahi degu gogoz.

 

Santa Ageda bezpera degu

Euskal Herriko eguna,

etxe guztiak kantuz pozteko

aukeratua deguna.

Santa maitea gaur hartu degu

gure bideko laguna.

Haren laguntzaz bete gentzake

egun hontako jarduna.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide