ANJEL LERTXUNDI ETA J.M. PASTOR, "LA GRANDE BELLEZZA" FILMA GOGOAN

Maxixatzen.eus 2014ko urt. 21a, 06:30

Paolo Sorrentino, 2013

 

Joan den zapatuan argitaratu zen Berria egunkarian Jose Mari Pastorren Hildakoen mendekua artikulua, Max Frisch idazlearen inguruko ohiz kanpoko gertaera bat gaitzat hartuta, gogoeta batetik beste gogoeta batera airoso bezain sakon igarotzen dena. Eta igarotze horretako une batean, Paolo Sorrentinoren La grande bellezza filmako pasarte bat du hizpide.

Biharamunean, igandean, egunkari berean egunero Anjel Lertxundik eskaintzen digun hitz gutxiko altxortegi apartekoan, Ikonoa argitaratu zuen. Eta Sebastian hizpide zuela, joan den urteko Sorrentinoren filma aipatu zuen.

Bi artikulugileek edertasuna zer den badakitela erakutsi izan digute, eta artikulu horietan ere bide onean jarraitzen dute edergintzan. San Sebastian hotza, neguaren bihotza bizitzeko garaian, barruak gozatzeko formula egokia, inondik ere.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide