XABIER MUNIBE HAURRESKOLA: 2. MATRIKULAZIO EPEA ZABALIK

Maxixatzen.eus 2014ko urt. 15a, 10:03

Matrikulazioa

 

Xabier Munibe Haurreskolan bigarren matrikulazio epea zabaldu berri dute. Hona hemen xehetasunak:

-  2. matrikulazio epea urtarrilaren 13tik 17ra.

-  Behin behineko zerrendak otsailaren 6an argitaratuko dira.

-  Erreklamazio eta subsanazio epea otsailaren 7tik 20ra.

-  Behin betiko zerrendak argitaratzea martxoaren 3an.

-  2014ko urtarrilaren 15era bitartean jaiotako haurrentzako eskaera dagokien eran eta epean aurkeztu beharko da, behin-behineko eta behin betiko zerrendetan kontuan hartu ahal izateko.

-  2014ko urtarrilaren 16tik 30era bitartean jaiotako haurrentzako eskaera 2014ko otsailaren 3ra arte aurkeztu ahal izango da, haurra jaio ondoren eta behin-behineko eta behin betiko zerrendetan kontuan hartu ahal izateko.

-  2014ko urtarrilaren 31tik otsailaren 18ra bitartean jaiotako haurrentzako eskaera 2014ko otsailaren 20ra arte aurkeztu ahal izango da, haurra jaio ondoren eta ez dira epez kanpokotzat hartuko, baizik eta behin betiko zerrendetara gehituko dira.

- Matrikula ordutegia honako hau da: 7.30 - 16.45.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide