GOMENDIOA: "BEGIA AMODIOAREN EHIZTARI" LIBURUA

Maxixatzen.eus 2013ko abe. 24a, 10:45

Zinetogramen liburua

 

2009ko Zineaz jardunean solasaldi zikloa ardatz hartuta, liburu gozagarria ondu du Zinetogram zine klub taldeak.

Juan Luis Zabala Pipiren hitzaurreak Zinetogramen hasieran barna eraman gaitu, denboran atzerako bidaian, aldi berean, aurrerantz proiektatuz.

Ondoren, Harkaitz Canok, Andres Gostinek, Josune Muñozek , Aitor Arregik eta Joseba Maciasek hitzez asebete digute jakin-gosea, zineko pantaila hizpide, pantaila beltza bizitzaren ispilu.

Azkenik, Zinetogrameko lagunek idatzitako epilogoak kokatu gaitu taldeak eskaintzen duenaren orainean, lehengoan sustraiak ondo errotuta.

Salgai duzue liburua Iratzarren eta Lur belardendan, 12´5 euroan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide