19AN BUKATUKO DA GAZTERIA SAILAK ANTOLATUTAKO EKINTZETARAKO EPEA

Maxixatzen.eus 2013ko abe. 13a, 15:51

Gazteria saila

Azkeneko urteetan bezala, haur eta gazteentzat ekintzak antolatu ditu Gazteria Sailak Eguberrietan: Negunebai haurrentzako programa eta Gazte astea.

Negunebai abenduaren  24an hasiko da, haur eta gurasoen Gabon eskearekin, eta urtarrilaren 3an bukatuko da. Bien bitartean, haur parkea, sukaldaritza tailerra eta jolaserako tarte ederrak izango dira (hemen egitarau osoa).

Bestalde, Gazte astea urtarrilaren 2, 3 eta 4an izango da, eta, besteak beste, patata tortila eta futbito txapelketa egingo dituzte (hemen egitarau osoa). 

Bi programetan parte hartzeko izena abenduaren 19a baino lehenago eman behar da, Gazte Informazio Gunean edo Artxamendin.