XABIER EUZKITZE: "BATUAREN MAKURRAK"

Maxixatzen.eus 2013ko abe. 10a, 07:33

Batuaren makurrak

 

Xabier Euzkitze azpeitiar ezagunak Batuaren makurrak iritzi artikulu interesgarria plazaratu berri du Noticias de Gipuzkoa egunkarian, Sustatu.com-en irakurri dugunez.

Orain gutxi, joan den hileko Maxixatzenen kulturaldiko mahai-inguruan, oso antzeko gaia izan zuten hizpide Azkoitian Juan Luis Zabala eta Iñaki Segurolak: Euskara batua eta herri hizkerak.

Berriketa emankor bezain mamitsuan, umore ederrez muinak eta ezpalak atera zizkioten bi idazleek luzerako ematen duen gaiari.

Eta jarrai dezala ematen luzaroan.