"BODOLOGUAK" ANTZEZLANERAKO SARRERAK SALGAI

Maxixatzen.eus 2013ko abe. 5a, 17:37

Txintxetak taldea

 

Txintxetak taldearen eskutik, 'Bodologuak' bakarrizketa ikuskizuna izango da bihar zortzi, abenduaren 13an, Baztartxo antzokian.

Nagore Aranburu azpeitiarra, Mikel Pagadizabal eta Egoitz Lasa dira aktoreak, eta bakarka arituko dira antzezlaneko denborarik gehienean.

Sarrerak salgai daude jada dagoeneko Udaleko Kultura sailean.

Aldez aurretik erosiz gero, 3 euro kostatuko da sarrera, eta txarteldegian, berriz, 5 euro.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide