GABONETAKO XVII. ERAKUSLEIHO LEHIAKETA

Maxixatzen.eus 2013ko abe. 4a, 06:53

Gabonak 2013

Azkoitiko Udaleko Merkataritza sailak eta Herrixen Azkoitiko Dendarixen Elkarteak 2013ko Gabonak bultzatzeko asmoz, Erakusleiho lehiaketa antolatu dute. Hara oinarriak:

1.- Sarietarako 500 euroko diru poltsa izango da.

2.-Kontuan hartzekoa: erakusleihoaren aurkezpena, salgaiak ahalik eta era erakargarrienean erakustea eta Gabon giroa txertatzea.

3.-Epaimahaia Azkoitiko Udaletxeko Merkataritza sailak eta Herrixen Elkarteak izendatutako pertsonek  osatuko  dute.

 4.-Erakusleihoak, 2013ko abenduaren 16tik 2014ko urtarrilaren  6ra bitartean azalduko dira.

5.-Parte hartu nahi duten establezimenduek, Azkoitiko Udaletxeko Herritarren Harrera Bulegoan, Herrixenen Bulegoan (Kultur Etxeko 4. solairuan) edo herrixen@hotmail.com helbidean izena eman  beharko dute,  abenduaren 14rako.

6.-Ezin da epaimahaiaren erabakia apelatu.

7.-Lehiaketan parte hartzeak oinarriak onartzea dakar berekin.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide