"TRIBUAREN BERBAK", EUSKARAREN INGURUAN BIZI-BIZI ETB1EN

Gaurtik asteazkenero ETB1en

Gaur hasiko da ETB1en Tribuaren Berbak saio berria, 22:15etan, euskararen inguruko bitxikeria erakargarriak aireratzeko.

Kike Amonarriz izango da aurkezlea, eta biharamunean, ostegunero, bezperako saioko edukiak EITBren euskararen blogean bilduko dituzte.

Gaurko saioan galdera egingo dute: euskara munduan diren 7.000 hizkuntza ingururen artean izanik, non kokatuko zenuke 0tik 10era eskalan?

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide