GAUR AZKEN EGUNA MINTZALAGUN BIHURTZEKO

Maxixatzen.eus 2013ko aza. 5a, 11:59

Eman izena!

Gaurko eguna, azaroak 6, izango da Mintzalagun programan izena emateko azkenekoa, euskaraz mintzo direnak normalean egiten ez dutenekin mintza daitezen.

Ateak zabalik daude oraindik "jende berria ezagutu, euskararen munduan murgildu eta, finean, euskaraz bizitzeko aukera" izan nahi duen ororentzat.

Bestalde, kontuan izan hainbat eratako ekitaldiak antolatzen dituztela: pintxo lehiaketa, Ondaregunera bisita, hitzaldiak, mendi irteerak...

Gainera, Mintzalagun guztiek EHUko kredituak eskuratzeko aukera dute, eta merkeago eskuratu ahal izango dituzte Aizu! eta Argia aldizkariak eta Berria egunkaria.

Izena eman nahi dutenek Azkoitiko AEK euskaltegian ( 943 151 089 / azkoitia@aek.org) edo Udaleko Euskara zerbitzuan ( 943 85 71 70 / euskara@azkoitia.net) dute aukera.   Informazio gehiago, berriz, mintzalagun.blogspot.com blogean edo facebook-ean (mintzalagunak gara)  lortu daiteke.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide