KATU HEGODUNA: LARRATXE ETA UGARTEREN KOMIKIA

Maxixatzen.eus 2013ko aza. 5a, 10:03

Sauré argitaletxea

 

Pariseko liburudenda bateko katua da Sutsu, baina ez nolahikoa: hegoak dituen katu zuberotarra da.

Berezitasun horiek misterioz janzten dute animalia, dendako bezero baten begietan bereziki, artea, Pariseko bizitzaren xarma, Edgar Allan Poeren poesia isurtzen duen istorioan.

Katu hegoduna euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu du Sauré argitaletxeak, ohi duen gisan, interneten bakarrik oraingoz.

Dena dela, komikizalea den Yurre Ugarte egileak dioskunez, paperekoa da komikizaleak benetan estimatzen duena.

Komiki zintak

Bien bitartean, hementxe duzue Katu hegoduna komikia, 4,49 eurotan.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide