UDAZKENEKO ALDA-HAIZEA DABIL EUSKARAREN HERRIAN

Maxixatzen.eus 2013ko urr. 18a, 07:06

Euskararen habitata aldatzen

 

Euskarak puska baterako biziraupena bermatuta duela adierazita, HPSko Patxi Baztarrikak lasaitu bagaitu ere, nabarmena da udazken honetan alda-haizea dabilela euskaldunon bizilekuetan, euskararen herrian orobat.

Agerikoa da benetan funtsezkoa gure hizkuntzaren bizi-konstanteak direla, bizi-indarra nolakoa den, alegia. Indar horren arabera dago  hizkuntzaren baitako bizi poza, eta, neurri berean, euskara bizi pozaren baitako hizkuntza izatea.

Hari berari tiraka, badira alda-haizeak astintzen ez dituen hostoak, erorkorrak izanik erori ezinak diruditenak. Aspaldi handiko konplexuen kolorea dute hosto horiek, eta espainolaren eta frantsesaren berniza emanda, nonbait, hobeto sentitzen dira konplazentziaren ispilu-aurrean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide