AMELIA BARQUIN: Argibideak neskei hezkuntza modernoa emateko

Maxixatzen.eus 2013ko urr. 16a, 10:25

Neska txintxoentzako tresnak

 

Amelia Barquin MUko irakaslearen blogean eskura ditugu, neskei hezkuntza estetiko/sentimental modernoa emateko argibideak.

Ohi bezain xorrotx eta astintzaile, neska txintxoak hezteko lau ezinbesteko tresna aztertzen ditu Barquinek.

Ironia erabiltzearen onurak estimatu ohi ditugunontzako ekarpen aparta, jendarte berdinago eta parekideagoaren mesedetan.

Horrekin lotuta, gogoan har daiteke Colin Stokes-en TED hitzaldi labur hau ere, filma gehienek umeengan ezartzen dituzten joeren inguruan.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide