MARABILLI ETA Nanoipuin Lehiaketaren II. Edizioa ONDARROAN

Maxixatzen.eus 2013ko urr. 8a, 16:36

Ondarroako ekimenak

Ondarroa aldean ez daudela geldirik egoteko.

Urriaren 10etik 13ra egingo dute Marabilli sormen jaialdia, eta bada bestelako ekitaldirik ere.

Horietako bat da Nanoipuin Lehiaketaren II. edizioa, Udalak antolatutako udazkeneko LITERATUR AMUAK egitarauaren baitan.

140 karaktereko ipuinak aurkez daitezke, lagun bakoitzak bi nanoipuin gehienez, urriaren 25a bitartean.

Lanak mrey@ondarroakoudala.net.postara bidali behar dira, ezizenarekin sinatuta, eta ahazteke izen-abizenak, NA zenbakia eta telefono-zenbakia.

Informazio gehiago, hementxe.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide