JULENE AZPEITIA 26. IPUIN LEHIAKETA

Maxixatzen.eus 2013ko ira. 25a, 07:17

zumaia.net

 

Xabier Azkueri Twitterren irakurri diogunez, Zumaiako Julene Azpeitia ipuin lehiaketara lanak aurkezteko azken egunetan gaude.

Irailaren 30ean, datorren astelehenean, izango da azken eguna.

Oinarrietan irakurri dugunez, sariak gizenak dira: 3.000 € (1.a), 1.500 € (2.a), eta Zumaiako onenaren saria 1.000 €.

Gainera, saria lortzen duten ipuin guztiak irakurgai jartzen dituzte zumaia.net helbidean.

Bazterren batean gordeta zeure ipuinen bat baduzu, oraindik ere garaiz zaude txukundu bat eman eta bidaltzeko.

 

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide