TOPAEGUNA, EUSKALTZALEEN JAIA SORALUZEN

Maxixatzen.eus 2013ko ira. 12a, 14:11

 

goiena.net

Euskaltzaleen jaieguna antolatu dute Soraluzen Deba bailarako euskara elkarteek eta Euskaltzaleen Topaguneak: TopaEguna.

Antolatzaileek esandakoaren arabera, euskaltzaleen ekarpena eskertzea eta aldarrikatzea izango da protagonista aurtengoan.

Euskaldun guztiak bertan parte hartzera gonbidatuta, "Euskal Herri osoan elkarteetan antolatuta dauden euskaltzaleen festa eguna, elkar ezagutza eta trukerako eguna izatea nahi dugu", diote.

Eguna festaren harrerarekin hasiko da 11:00ak aldera, eta adin guztietako jendearentzako ekintzak izango dira egunean zehar. Amaitzeko, Kokein eta Gose taldeen kontzertuak izango dira.

Bestalde, TopaEgunerako kanta Xero Xiette taldeak egin du.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide