"GURE INGURUNEARI BEGIRADA" XII. ARGAZKI LEHIAKETA

Maxixatzen.eus 2013ko ira. 10a, 16:47

Tokiko Agenda 21

GAIA: NATURAREN IKUSKIZUNA

Azkoitiko eta Azpeitiko Tokiko Agenda 21aren baitan antolatzen da argazki lehiaketa hau.

Informazio gehiago:  Azkoitia: 943 85 71 72 (Amaia Argarate), ingurumena@azkoitia.net

Helburua: naturaren inguruko gertaera positibo eta negatiboak argazki bidez jaso eta jendaurreko erakusketan ezagutzera ematea da.

EPEAK

• Lanak aurkezteko epea: Azaroaren  8an azken eguna.

• Epaimahaiaren erabakia: Azaroaren 18an.

• Sari banaketa: Azpeitian, azaroaren 30ean.

• Saritutako argazkiak, Azpeitiko eta Azkoitiko Udalen esku geratuko dira, eta nahi duten erabilera emango diete, beti ere izena adieraziz.

• Antolatzaileek, erakusketa antolatzeko, saritu gabeko 12 argazki ezberdin aukeratuko ditu, 50 euroren truke.

SARIAK

100 euroko hamabi sari banatuko dira, sei arlo bakoitzean.

• Argazkilari batek kategoria bakoitzean sari bakarra jaso dezake.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide