JON ANDONI MARTIN: IPARRIZARRA PERSEIDEKIN DANTZAN

Jon Andoni Martin 2013ko ira. 6a, 18:45

Iparrizarra Perseidekin dantzan- Jon Andoni Martin

Kaixo guztioi,

Ikusgai duzuen argazki horren barruan, egia esanda, 255 argazki daude.

Abuztuan atera nituen, Perseida izarren gau batean; Perseida izarrak argazkia ezkerretik eskubira zeharkatzen dutenak dira, hain zuzen.

Bada gaueko argazki mota bat, ikusi orduko beti zirrara eragiten diguna; eta gure konposizioan Iparrizarra sartze hutsarekin lor daiteke.

Dakizuen bezala, Lurra Eguzkiaren inguruan jiraka dabil, baina, aldi berean, baita irudizko ardatz baten inguruan errotatuz ere.

Ardatz hori iparrerantz jarrita dagoela esan dezakegunez, esposizio luzeko argazki bat egiten badugu Iparrizarra sartuta, lortuko dugun irudian izarrak agertuko zaizkigu haren inguruan biraka... Nahiz eta, jakina, izarrak benetan ez dabiltzan jiraka, gu geu baizik.

Hemen utzi dizuet lotura bat adierazpen zabalagoarekin, eta bertan jaitsi dezakezue Startrails programa ere.

lunaticosdelahiperfocal.blogspot.com/2011/.../como-hacer-un-startrail.ht.

Jon Andoni Martin

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide