KONTZERTUA OTARRE JATETXEAN: PATTA ETA SENDAEZINAK

Maxixatzen.eus 2013ko uzt. 19a, 00:56

Patta eta Luka

Ez dira oraingoxeak Jesus Sudupe Pattaren musikaren munduko lehen pausoak. Direccion obligatoria taldearekin ezagun egin ondoren, hainbat urtez gutxiago nabarmenduz ibili da, eta oraintsu itzuli da kontzertuetara, Patta eta sendaezinak taldearekin, disko eta guzti.

Gainera, lehen gaztelaniaz kantatzen zuen Pattak eta orain euskaraz, eta modu naturalean iritsi omen da aldaketa.

Gaueko hamar t´erdietan izango ditugu gaur Madarixako Otarre jatetxean.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide