ANDRAMAIXETAKO KARTELA AUKERA EZAZU TORRE ZURIN

Maxixatzen.eus 2013ko uzt. 12a, 15:02

azkoitikoudala.info

Hara Udaletik iritsi zaigun komunikazioa:

Andramaixetako kartela aukeratzeko bozketa asteburuan izango da, Torre Zurin.

Larunbatean eta igandean, azkoitiarrek gustukoen duten kartelari botoa emateko aukera izango dute, 12:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Herritarrez gain, adituen epaimahai batek ere baloratuko ditu lanak, eta balorazio guztiak kontuan hartuta, datorren astean aukeratuko da 2103ko Andramaixetako kartela. Guztira 14 lan aurkeztu dira aurtengo kartel lehiaketara, eta guztiak egongo dira ikusgai Torre Zurin.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide