ENPRESETAN EUSKARA SUSTATZEKO DIRU-LAGUNTZAK

Maxixatzen.eus 2013ko uzt. 1a, 12:18

Diru-laguntzak enpresei
euskara planak sustatzeko

 

Azkoitiko enpresetan euskara plana sustatzeko diru-laguntzak emango ditu Udalak.

Egun Azkoitiko enpresetan euskara da nagusi ahozko komunikazio eta harreman informaletan, baina idatzizkoan eta komunikazio formalean gaztelera erabiltzen da gehien. Hezkuntzan emandako pausuek lan munduan ere isla izan dezaten, euskara planak erreminta eraginkorrak direla uste du Udalak.

Azkoitiko Udalak 2.000 eurora arteko diru-laguntza emango dio plana martxan jartzen duen enpresa bakoitzari, eta Eusko Jaurlaritzak xede berarekin emandako diru-laguntzaren osagarri izango da.

Eskariak egiteko epea zabalik dago jada, eta azaroaren 15era bitartean egongo da irekita. Diru-laguntzen inguruko informazio osoa udal webgunean argitaratuta dago, eta interesatuek udalaren Euskara Zerbitzuetara ere jo dezakete informazio eske (942 85 71 70)

Horretaz gain, Azkoitiko udalak kontratazioetarako hizkuntz irizpideak zehaztu ditu.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide