UDAN IBILIZ EUSKARA PRAKTIKATU DOAN

Maxixatzen.eus 2013ko eka. 25a, 00:34

Euskaraz ibilian

 

BANAIZ BAGARA ELKARTEA – UDAKO PROGRAMA

Aurreko urteetan bezala, Banaiz Bagara elkarteak antolatzen dituen taldeak

eta jarduerak udan ere jarraitzen dute, udak bereak dituen ikutu berezi eta

giro alaitsuarekin.

Aurten bereziki euskarazko ibilaldiak proposatzen ditugu.

 

Betiko topalekutik abiatuz eta betiko orduan, norabide eta gai ezberdinetako ibilaldiak antolatzen ditugu – herria ezagutzeko, dituen mendiak, parke edo berdeguneak – batzuetan gai jakin batekin lotuko dira: herriko garai bat, pertsonaia bat…

Ibilaldi horiek udan ere euskara praktikatzeko aukera eskaintzen dute, hiztegi berria ezagutu eta lantzeko (natura, herria, hiria, historia….), eta batez ere, bertako jende euskaldun gehiago ezagutzeko, udako aireaz disfrutatzen dugun bitartean.

Parte hartzea doakoa eta irekia da, eta guztiok zaudete gonbitatuta – euskaraz “zerbait” dakizutenak, urtean zehar euskara ikasi duzuenak, mintzalagunak eta baita euskaldun zaharrak ere, maila txikiko lagunekin hizkuntza partekatu nahi duzuenak.

Hala ere, ibiltzeaz gain, tartean kirola, dantza, kantu saioak eta jolasak ere eskaintzen ditugu udan zehar, eta horien datuak ere aldez aurretik jakinaraziko dizkizuegu. Jarduera guztietan haur eta gurasoak edo aitona-amonak gonbidatuak daude elkarrekin parte hartzera.

UDAKO PROGRAMAREN HASIERA: ekainaren 25an (astero, abuztuaren 6a arte)

ABIAPUNTUA: Elkargunea, asteartero, 11:00etan

IRAUPENA: ordu bete

Antolatzailea: BANAIZ BAGARA ELKARTEA

Babeslea: Azkoitiko Udala

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide