-Kontatuko al didazu berriz, aita?

-Ezta pentsatu ere! Nekatuta nago, eta oso berandu da.

-Mesedez, aita, mesedez! Beste behin bakarrik.

Ordulariari begira jarri naiz une batez, aurpegian zalantzazko begirada islatuz: eskolako lan baterako da. Erredakzio bat idazteko eskatu diote eskolan, eta nire istorioa idaztea otu zaio. Hori dela medio sortu da semearengan gure familian gertatu den misterio baten jakingura. Galdetu dit aurretik, noski, ea ongi iruditzen zaidan horri buruzko idazkia egitea eta nik, nola ez!, baietz esan diot, gure semetxo maitea da eta. Horrela, azken aste honetan, egunero eskatzen dit kontatzea. Zenbat eta gehiago entzun, orduan eta gehiago gustatzen zaiola ematen du, gainera.

-Ongi da! Kontatuko dizut berriro; baina gero lotara.

-Bale! –esan du saltoka, pozaren pozez.

Hortzak garbitu eta gero, bere logelara goaz. Armairutik ateratako pijama luzatu diot janzteko. Paretako argi motela piztu dut gero, eta sabaiko argi nagusia amatatu dut ondoren. Eta bitartean txikia ohean sartu da. Ondo tapatu dut, gozo-gozo egoteko moduan, eta gero, ohe ertzean, bere alboan eserita, istorioa kontatzen hasi naiz.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide