LUIS AIXIRI, AZKOITIKO SOZIOLOGIA DATUTAN

Maxixatzen.eus 2013ko mai. 6a, 19:00

Argazkia: Jon Andoni Martin

Soziologia arloko hainbat datu bildu ditu Luis Larrañaga Aixirik gure herrian aspaldi honetan. Bere azkeneko bilduman 1912, 2010 eta 2012. urteetako datuak sartu ditu, biztanleria, ezkontzak, jaiotzak, heriotzak eta hazkunde naturala izeneko ataletan txukun sailkatuta.

Luisi esker jakin dugu Azkoitian 11.471 lagun bizi ginela joan den urtean, 2010ean baino 50 gehiago. Emakumeak eta gizonak paretsuan genbiltzan kopurutan: 5.700 emakume eta 5.771 gizon. Ezkontzei dagokienean37 izan ziren iaz, 32 zibilak eta 5 elizakoak, eta horien guztien artean 24tan euskaldunak ziren emaztegaia eta senargaia.

2010ean 169 ume jaio ziren, 2012an baino 27 gehiago, eta iaz jaiotakoen artean 62 neskak izan ziren eta 72 mutilak. Bestalde, iaz hil ziren 112 azkoitiarren artean 62 gizonezkoak ziren, 79´70 urteko batez besteko adinarekin, eta 50 emakumezkoak, 82´72 urteko batez bestekoarekin.

Azkenik, hazkunde naturala, hau da, urteko jaiotzak eta heriotzen arteko diferentzia, positiboa izan zen, 30 laguneko aldearekin.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Luisi egindako lanagatik eta datuok guri eskaintzeagatik.

Maxixatzen da Azkoitiko euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko.


Izan zaitez Maxixatzeneko bazkide